Esku onetan


Gizartea gehien eraldatzen duen aurrezteko modua


Zein da hileko ekarpenen eta nire aurrezkien arteko aldea?

Ez dago alderik batzuen eta besteen artean. Aldatzen dena aurrezteko modua da soilik. Ekarpen puntualak egin beharrean, ekarpenak aldizkakoak dira, baina guztiak leku berean batzen dira, zure Koop57 kontuan. Adibidez, 1.000 euroko ekarpen puntuala egin liteke, edo 10 hilabetez 100 euro gorde. Azkenean 1.000 euroko aurrezkia izango litzateke.

Edozein unetan eska dezaket nire ekarpenak itzultzea?

Bai. Aldizkako ekarpenak kapital sozialera borondatezko ekarpen gisa hartzen dira, Coop57 kooperatiban egindako gainerako borondatezko ekarpenak bezala, eta, beraz, behar izanez gero, zati batean edo osorik berreskura daitezke.

Ekarpena berreskuratzeko, zure lurraldeko teknikariarekin harremanetan jarri edo Koop57-ren Bulego Birtualaren bidez. Normalean, 24/48 orduko epean, dirua zuen kontu korrontean egongo da eskuragarri.

Ez dago gutxieneko iraupen-aldirik. Hau da, ekarpenak nahi den momentuan berreskura daitezke, inolako kosturik, komisiorik edo zigorrik gabe.

 

Eta uneren batean ez bazait ondo iruditzen aldizkako ekarpena egiten jarraitzea?

Aldizkako ekarpenek ez dute inolako iraunkortasunik, ez epemugarik eta edozein unetan behar diren aldaketak egin daitezke, kosturik eta komisiorik gabe.

• Aldizkako ekarpenaren hileko zenbatekoa alda daiteke, ekarpen hori handitzeko edo murrizteko.

Gure aldizkako ekarpenak aldi baterako eten daitezke. Adibidez, hilabete batean ez badugu ekarpena egin nahi.

• Aldizkako ekarpenak edozein unetan eten daitezke eta era berean, edozein unetan berriro aktiba daitezke.

Gardentasuna eta fiskalitatea

Ekarpen horien ordainsaria, gainerako ekarpenen ordainsaria bezala, kapital higigarriaren etekintzat hartzen da, eta atxikipen fiskalari lotuta daude (% 19 gaur egun). Ohikoa denez, zerga-araudia zorrotz eta garden betez, Coop57-k betebehar hori jasotzen du, agintaritza fiskalari ordaintzen dio eta dagokion ziurtagiria ematen du, zeina zerga-aitorpenaren zirriborroan jasota geratzen den.

 

Aldizkako ekarpenengatik ordainsaria jasotzen da?

Bai. Aldizkako ekarpenak, gainerako borondatezko ekarpenak bezala, egindako gainerako ekarpenekin batera ordainduko dira. Ordainsariaren zenbatekoa urtero Batzar Orokorrean finkatzen da, modu demokratiko eta kolektiboan, eta abenduaren 31n likidatzen da. (2024ean %0,5ekoa da).

ESKAERA-ORRIA

ERAKUNDEA

HILERO AURREZTU

Kontu korrontearen IBAN kodea adierazten du (24 digitu)

BALDINTZAK